Ardura eremuetan dauden emakumeei zuzendutako ahalduntze saioak

3 de April de 2024

Gipuzkoako Mendizale Federazioan genero berdintasuna eta emakumeen partaidetza sustatzeko, ardura eremuetan dauden emakumeei zuzendutako ahalduntze saioak ahalbidetu dira: elkarteetako Zuzendaritza Batzordeetako kide, irakasle, teknikari, epaile, estamentu ezberdinetako kide, eta abarrentzat. Jarraian, saioen inguruko informazioa eta argazkiak aurki ditzakezue: 

Lekua: Donostiko Kirol Etxea. 

Egutegia: 

Martxoak 12: 17:00-19:00

Martxoak 19: 17:00-19:00

Ikastaroaren helburuak:

  • Norbere boterearekin konektatzeko bizipena sortzea, elkar ezagutza eta elkar ikasketan oinarrituta. 
  • Ardura lekuetan indarrean dauden barne eta kanpo mugapenak bereiztea (elkarrekin gainditzeko gakoak bereizteko formakuntza izango da).  
  • Ahalduntze pertsonal eta kolektiboari bide ematea: barne konfiantza indartzeko bideak, eta ahalduntze feminista aitortzatik. 
  • Lidergo bizigarrietarako eta zuzendaritza integratzaileetarako begirada lantzea.

Más noticias

0 Comments

Share This