Berrekipamendu egitasmoa
Aurkezpena
Gipuzkoako Foru Aldundia (GFA) eta Gipuzkoako Mendizale Federazioaren (GMF) artean sinatutako hitzarmenen bidez “Gipuzkoako Eskalada Guneen Berrekipamendu eta Mantenua” proiektua martxan jarri genuen. Hitzarmen hauek 2014 eta 2015 urteen artean gure lurraldeko hainbat eskalada gune garrantzitsuenetan eskalada bide kopuru handi bat berrekipatzea ahalbidetu zuten. 2017an bi erakundeek lau urtetarako hitzarmen berri bat sinatu genuen, 2020 arte proiektuaren baliotasuna ziurtatzen zuena. Azkenik, 2021ean, formula berdina errepikatu genuen, proiektuaren etorkizuneko egonkortasuna bermatuz.
Hurrengo guneak dira hitzarmen honen helburuak: Txindoki eta Ausa Gaztelu (Abaltzisketa); Zazpiturri (Amezketa); Aizkorri eta Amasola-Leitzaran (Andoain); Jentilbaratza (Ataun); Atxorrotx (Eskoriatza); Santa Barbara (Hernani); Olatz eta Saturraran (Mutriku); Arkale, Aritxulegi eta Aiako Harria-Muganix (Oiartzun); Atxuri eta Araotz (Oñati); Garagartza (Gipuzkoako eta Arabako Partzuergoa); Ezkue-Tximistarri (Pasaia).
Nahiz eta naturan erabateko segurtasuna bermatzea ezinezkoa den, gure lana gidatzen duen eredua “Gipuzkoan gure gainbegiraketa pean dauden eskalada guneetan eskaladaren praktikan arriskua txikiagotzea” da. Hori kalitate-estandarrak betetzen dituzten materialak jarriz lortzen dugu. Burutzen ditugun kudeaketen gehiengoa, ainguraketak “iraunkorrak eta fidagarriak izan daitezen, eta batez ere, kirol azpiegitura hauen erabiltzaileei konfidantza transmititu diezaieten” bideratuta daude: hau da, eskalatzaileei. Azken finean, kirolariek eskaladaz goi-mailako segurtasunarekin goza dezakete, nahiz eta, ez dezagun ahaztu, kirol honek zenbait arrisku ere izan ditzakeen.
Aurreko helburua garrantzitsua bada, “eskalatzaileen komunitatea eskalada jasangarriaren praktikaren garrantzian sentikor bihurtzen joatea” funtsezkoa da ere. Hori lortzeko, GFArekin elkarlan estuan gabiltza espezieen eta natur ingurunearean babesean. Hainbat ekimen burutu ditugu norabide honetan. Horietako bat, Gipuzkoako eskalada gune guztietan espezie babestuen ikerketa izan da, GFAko baso teknikariek eginda. Ikerketa honek eskaladaren ingurumen erregulazioa gauzatzea baimendu du, foru erakundearekin hitzartutakoa. Horrela, eskalada gune bakoitza kolore baten bitartez identifikatuko da (berdea, horia edo gorria), bakoitzak duen murrizketa motaren arabera. Eskalada jasangarriari dagokionez beste ekintza oso interesgarri batzuk ere burutu dira. Haien guztien konbinaketaren bitartez, eskalada bateragarri egiten da harkaitzetan bizi diren espezieen babesarekin.
Erakunde desberdinen lankidetzaren bitartez egitasmo hau egia bilakatu da: Gipuzkoako Foru Aldundia, inplikatutako Udaletxeak, Mendi Elkarteak, Eskalatzaileak, Aholkulari Juridikoa, Pyrenaica, Euskal Mendizale Federazioa, Mapfre aseguruak eta Adartia artekaritza. Mila esker guztiei!
GMFren webguneko sail honetan, 17 guneen ezaugarriak, kokapenak eta fitxa teknikoen informazio zabala dago, baita segurtasuna eta naturaren babesari buruzko aholkuak ere, beste dokumentu osagarri eta interesgarri batzuekin batera.
GOZATU ESKALADAZ SEGURTASUNAREKIN, PRAKTIKATU ESKALADA JASANGARRIA!
Ohar eta iradokizunen buzoia
Eskalatzailea zara eta Federazioak ikuskatzen duen eskalada gune batetara sarritan joaten zara? Primeran. Gipuzkoako eskalada, zuretzat eta ingurunearentzako, apur bat seguruagoa izan dadila lan egiten ari gara.
Zeregin honetan zure laguntza oso baliotsua gerta daiteke. Iradokizunak, hobekuntzak edo hutsen bat jakinarazteko (bloke ezegonkorrak, egoera txarreko anklajeak, etabar) edo webguneko liburuxka teknikoetan akatsen bat antzematen baduzu, etabar, bidaliguzu mezu bat. Datu zehatzak emanez (hutsa, gunea, bidea, argazkia, etabar) jakinarazten badiguzu, eskertuko dugu.
Gozatu eskaladaz segurtasunez, zaindu zu eta zure ingurua, PRAKTIKATU ESKALADA JASANGARRIA!
Eskalada jasangarria
Gipuzkoako Foru Aldundiaren Landa-Eremua eta Kultura-Ondarea Zuzendaritzek eta Gipuzkoako Mendizale Federazioak elkarlanean dihardugu, Gipuzkoako eskalada guneetan ondare naturalari (espezieak eta formazio geologikoak) eta kulturalari (aztarnategi arkeologikoak) eragin dakizkiekeen gaitzak saihesteko. Horrela, eskalada jasangarriaren praktika ohikoa izango da epe laburrean Gipuzkoan, eskalatzaileen ezinbesteko lankidetzaz baliatuz.
Praktika onen dekalogoa
Gipuzkoako eta kanpotik etorritako eskalatzaile askok lurraldeko harkaiztiak erabiltzen ditugu maite dugun kirola praktikatzeko. Beste kirol batzuk ez bezala, gure kirol eremua esparru naturalean kokatzen da eta ondorioz bertako landare edo animalia espeziekin elkar bizi gara; interes geologikoa duten lekuetara sartzen gara; balio handiko aztarnategi arkeologikoak ere badira; haiek guztiekin errespetu handiz jokatu behar dugu. Gainera ezin dugu ahaztu landa eremua lanerako gunea ere badela hainbat pertsonarentzat eta ondorioz gutxieneko arau batzuk errespetatu behar ditugula.
Eskalatzaileok gure kirolaren praktika eta naturaren babesa bateragarriak direla frogatu behar dugu. Naturaz goza ezazu dekalogoaren gomendioak jarraituz.
Erantzukizun Zibila
“Gipuzkoako eskalada guneen berrekipamendua” ekimenaren helburu nagusienetariko bat, eratorritako erantzukizun zibila zehaztea da, tartean dauden eragileak antzemanez, istripu bat gertatuz gero horietako bakoitzaren erantzukizuna mugatuta, minimizatuta eta ziurtatuta gera dadin.
Horretarako, Zaragozako Unibertsitateko “Mendi Kirolen zuzenbideko Masterreko” zuzendari den José María Nasarre gure aholkulari juridikoaren laguntza paregabea izan dugu, zeinek ekimenerako hiru txosten juridiko ere idatzi dituen, horietako bat, lehenengoa, argitaratua izan delarik.