Aizkorri-Aratzeko Toponimia babesteko egitasmoa

18 de September de 2023

Joan den urtean Aralarko Parke Naturalean egin genuen bezala, aurten ere Gipuzkoako Foru Aldundia, Ruralkutxa erakundea eta Gipuzkoako Mendizale Federazioak Aizkorri-Aratz Parke Naturaleko toponimia berrezkuratu eta balioan jartzeko egitasmoaren hitzarmena sinatu dugu.

Guretzat bereziak dira leku-izen edo toponimoak. Herri baten nortasunaren alderdi nagusietako bat bere hizkuntza dela uste dugu Gipuzkoako Mendizale federazioan. Horrez gain, toponimia zaintzea, babestea, eta datozen belaunaldiei modu egokian transmititzea ezinbestekoa dela iruditzen zaigu.

Bestalde, mendiko jarduera askotan zoritxarrez istripuak gertatzen dira, eta erreskate-taldeen erantzun azkarra ezinbestekoa izan daiteke batzuetan.

Hiruerakundeen arteko lankidetza hitzarmen berriak bi alderdi hauek lantzen ditu; toponimiaren berreskuraketa eta mendiko istripuen aurrean gerta daitezkeen erreskateak erraztea.

Aizkorri-Aratz natur parkean dauzkagun 86 zutoinetan leku-izena, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailarekin aldez aurretik adostutako zenbaki kode bat eta larrialdietako teléfono zenbakia gehituko ditugu.

Gai honetan interesa eduki dezakeen edonor irailaren 23an egingo den auzolan jardunaldira gonbidatzen dugu, Arantzazutik  Urbiarako ibilbidea osatu eta bidean topatuko ditugun zutoinetan plaka horietako batzuk auzolanean jartzera, ondoren Arantzazun bazkalduko dugularik.

Parte-hartzeko interesa izanez gero jar zaitezte harremanetan Federazioko bulegoarekin, 943 461440 telefono zenbakian edo gmf-administrazioa@kirolak.net helbidean. Ordutegiei buruzko informazioa aurrerago adieraziko zaizue.

Zuen parte-hartzea eskertuz,

Más noticias

XXXVI. Finalistaren Eguna

XXXVI. Finalistaren Eguna

Gipuzkoako Eskolarteko Finalistaren Eguna ospatu zen urriaren 27an. Hainbat eragileei eta batez ere Tolosara etorri...

0 Comments

Share This