Mendiko eski ikastaroa

EGUNAK: Urtarrilaren 25a eta 26a
LEKUA: Baqueira

HELBURU OROKORRAK:
• Hastapena. Eski igoaldiak. Mendiko eskiaren oinarrizko teknikak menderatzea.
• Trebakuntza. Eski zeharkaldiak. Mendiko eskian mota eta zailtasun guztietako ibilbideak egiteko teknikak menperatzea.

IKASLEAREN BETEKIZUNAK:
• Arintasunez pista gorritik jaisteko ahalmena.

IKASTAROAREN EDUKIAK:
Maila guztietako edukiak zehazten dira. Ikasle bakoitzak bere mailari dagozkionak landuko ditu.
• Jaisteko teknikak.
• Irristaketa teknika larruekin eta larrurik gabe, lautadan.
• Foka larruekin ibiltzeko eta igoeran norabide aldaketak egiteko teknikak.
• Transizioak egiteko teknika. Igotzen egotetik, jetsierara pasatzea eta alderantziz.
• Ibilbidearen aukeraketa.
• Bilatzeko eta erreskatatzeko teknikak (ARVA).

IKASLEEN KOPURUA:
• Gutxienez 12
• Gehienez 18

RATIOAK:
• Irakasle bat 6 - 8 ikasleko

PREZIOA:
• Federatua: 268 € / Ez federatua: 304 €
• Ikasleak: Federatua 215 € / Ez federatua 243 €
• EMF federatuta dauden 15 eta 21 urte bitartean: 150 €

%10eko deskontua ikastaroa baino 10 egun lehenago izena ematen dutenentzat. Beherapenaren kodea: ESKI2025

Prezioan sartu da:
• Aterpetxea pentsio erdian. Bakoitzak bere kabuz, furgonetan edo kotxean lo egiteko aukera izango du, preziotik aterpearen zatia deskontatuz; honako kopuru hau: 49 €
• 1 eguneko forfaita eski estaziorako 68,50 €
• Txosten teknikoa ikastaroaren edukiekin
• GGMEren material teknikoa erabiltzea: ARVA, pala, sokak, etab.
• Ikastaroan parte hartu izanaren agiria.

Prezioan EZ daude:
• Joan-etorriak.
• Eguneko mokadua egiteko jan-edanak.

NORBANAKOAREN MATERIALA:
• Zeharkaldietarako eskiak, bastoiak, foka larruak, ez labaintzeko kutxilak eta mendiko eski botak.
• Arva, pala, sonda eta kaskoa.
• Pioleta eta oinetakoetara egokituriko kranpoiak.
• Lo zakua edo izara zakua (badaude mantak), motxila.
• Berokiak, eguzkitako betaurrekoak, txanoa, eskularruak, larruazala eta ezpainak babesteko krema, kantinplora.
• Norberari aproposa iruditzen zaiona jarduera honetarako.

BEHAR DUZUN MATERIALA
Izen-emate inprimakian ageri den “behar duzun materiala” atala, ikastaroan parte hartu ahal izateko behar beharrezkoa den, eta Federazioak eskura dezakeen (prezioaren barne dago) materialari bakarrik dagokio. Beraz, ikastaro honetarako, parte-hartzaile bakoitzak ondorengo zein segurtasun-elementu beharko lituzkeen adierazi behar du:
• Arva, pala eta sonda.
• Kaskoa.
• Pioleta eta kranpoiak.

AUKERAKO MATERIALA:
• Bi segurtasun mosketoi, zinta laua, etab.

IKASLEENTZAKO OPARIAK:
• Partaide guztiek El Mundo de los Pirineos aldizkariaren ale bana jasoko dute, Federazioaren babesle nagusia den Sua Edizioak-ek opari emanda.

OHAR GARRANTZITSUAK:
• Federatutakoek: 2025eko txartela eguneratuta eduki beharko dute
• Federatuta ez daudenek: Ikastaroaren prezioan barne asteburuko aseguru bat dago.
• Ikastaroaren zuzendaritzak egitasmoa aldatzeko eskubidea izango du baldin eta eguraldiaren egoerak edo bestelako zerbaitek hartara behartuko balu .
• Ikastaroaren zuzendaritzak ikaslea ikastarotik egozteko eskubidea izango du baldin eta ez baditu eskakizunak betetzen edota ez badu diziplinaz jokatzen.
• GGMEren esku dagoen materiala erabili ahal izateko, ikasleak izen emateko orria betetzean egin beharko du eskaera.

LEHEN EGUNEKO HITZORDUA:
• Zuzendaria ikastaroa baino egun batzuk lehenago ikasleekin harremanetan jarriko da, detaileak zehazteko (bidaiarako autoak, materiala etab.).

IKASTAROAREN ZUZENDARIA: Martin Pala
TELEFONOA: 658 410 236

Informazio gehigarria

Lizentzia

Ez federatua, Federatua, Federatuta dauden 15 eta 21 urte bitartean

Ikaslegia

Ez ikasleak, Ikasleak

Aterpea

Aterpearekin, Aterperik gabe