Elur mota guztietako eski tekniken ikastaroa

EGUNAK: Otsailaren 8a eta 9a
LEKUA: Baqueira

HELBURU OROKORRA:
• Elur mota desberdinetan segurtasun handiagoz eta ahalegin txikiagoa eginez jaisteko behar dituen ezagutza teknikoak eman eskiatzaileari.

IKASLEAREN BETEKIZUNAK:
• Zapaldu gabeko elurrean oinarrizko birakuntza edo zapaldutako elurrean birakuntza paraleloa menderatzea edo mendiko eskiko igoaldiak lehen mailako ikastaroa egina edukitzea.
• Baleko gaitasun fisikoa eta jarduera burutzeko sendagilearen eragozpenik ez edukitzea.
• Adinekoa edo adingabea baimenarekin.

IKASTAROAREN EDUKIA:
• Biratze oinarrizkoaren teknikak.
• Biratze aurreratuen teknikak.
• Elur gogorretan biratzeko teknikak.
• Elur bigunetan biratzeko teknikak

MAILA: Espezializazioa. Zapaldu gabeko elurrean oinarrizko biraketa menderatzea derrigorrezkoa da.

IKASLEEN KOPURUA:
• Gehienez 30 / Gutxienez 12

RATIOA: Irakasle bat 6 ikasleko.

PREZIOA:
• Hastapena: Federatua: 341 € / Federatu gabea: 384 €
• Ikasleak: Federatua: 273 € / Federatu gabea:307 €
• 15 eta 21 urte bitartean federatuak: 208 €

%10eko deskontua ikastaroa baino 10 egun lehenago izena ematen dutenentzat. Beherapenaren kodea: TTN2025

Prezioan sartu da :
• Egun bateko ostatua aterpetxean mantenu erdian.
• Bi eguneko forfaita eski estaziorako.
• Ikastaroaren edukia jasotzen duen txosten teknikoa.
• Parte hartzeko agiria.
• GGMEren material teknikoa erabiltzeko aukera: ARVA, pala, etab.

Prezioaren barne EZ daude:
• Bidaia.
• Egunez jateko janaria.
• OHARRA: aterpean ostatu hartzea ez da derrigorrezkoa, aterpeko PE zerbitzuak erabiltzen ez dituzten partaideek, ikastaroaren prezioan 45€ko beherapena dute.

NORBANAKOAREN MATERIALA:
• Eskiak, bastoiak eta eskiatzeko botak (ez da beharrezkoa mendikoak izatea).
• Eskiatzeko kaskoa.
• ARVA, pala eta sonda.
• Lotarako zakua (aterperako beharrezkoa).
• Berokiak, eguzkitako betaurrekoak, txanoa eta eskularruak.
• Bi egunetarako janaria (pikatzeko janaria).

BEHAR DUZUN MATERIALA
Izen-emate inprimakian ageri den “behar duzun materiala” atala, ikastaroan parte hartu ahal izateko behar beharrezkoa den, eta Federazioak eskura dezakeen (prezioaren barne dago) materialari bakarrik dagokio. Beraz, ikastaro honetarako, parte-hartzaile bakoitzak ondorengo zein segurtasun-elementu beharko lituzkeen adierazi behar du:
• Arva, pala eta sonda.
• Kaskoa.

IKASLEENTZAKO OPARIAK:
• Partaide guztiek El Mundo de los Pirineos aldizkariaren ale bana jasoko dute, Federazioaren babesle nagusia den Sua Edizioak-ek opari emanda.

OHAR GARRANTZITSUAK:
• Federatutakoek: dagokion estaldura eduki beharko dute federatu txartelean (Eski Alpinoa). Hori ezean, aldea ordaindu beharko dute edo eta estaldura handitu.
• Federatuta ez daudenek: Ikastaroaren prezioan barne asteburuko aseguru bat dago.
• Ikastaroaren zuzendaritzak egitasmoa aldatzeko eskubidea izango du baldin eta eguraldiaren egoerak edo bestelako zerbaitek hartara behartuko balu.
• Ikastaroaren zuzendaritzak ikaslea ikastarotik egozteko eskubidea izango du baldin eta ez baditu eskakizunak betetzen edota ez badu diziplinaz jokatzen.
• GGMEren esku dagoen materiala erabili ahal izateko, ikasleak izen emateko orria betetzean egin beharko du eskaera.
• Itzulketen politika.

LEHEN EGUNEKO HITZORDUA:
• Zuzendaria ikastaroa baino egun batzuk lehenago ikasleekin harremanetan jarriko da, detaileak zehazteko (bidaiarako autoak, materiala etab.).

IKASTAROAREN ZUZENDARIA: Pablo Goñi

TELEFONOA: 627 743 426

Informazio gehigarria

Lizentzia

Ez federatua, Federatua, Federatuta dauden 15 eta 21 urte bitartean

Ikaslegia

Ez ikasleak, Ikasleak

Aterpea

Aterpearekin, Aterperik gabe