Eskalada ikastaroa

EGUNAK: Maiatzaren 10 eta 11
LEKUA: Egino

HELBURU OROKORRAK:
• Hastapena: Kirol Eskalada: eskaladako materialarekin eta mundu bertikalarekin ohitu edo etxekotu. Ezagutza teoriko praktikoak eskuratu luze bakarreko bide hornituak dituzten eskalada eskoletan burujabetasunez eta segurtasunez mugitzeko.
• Trebakuntza: Hornituriko hormetako eskalada: ezagutza teoriko praktikoak eskuratu bilerak eta bideak horniturik dauden horma luzeetako eskaladan burujabetasun eta segurtasunez mugitzeko.

IKASLEAREN BETEKIZUNAK:
Hastapena:
• Baleko gaitasun fisikoa
• Jarduera burutzeko sendagilearen eragozpenik ez edukitzea
• Adinekoa edo baimendun adingabea

Trebakuntza:
• Hastapenekoez gain...
• Kirol eskaladan esperientzia izatea eta soka-buru segurtasunez mugitzea edo kirol eskaladako hastapenaren 1mailako kurtsoa burutua izatea.

EDUKIAK :
Maila guztietako edukiak zehaztu dira. Ikasle bakoitzak bere mailari dagozkionak landuko ditu.
• Ingurunea (harkaitz mota bakoitza eta bere bereiztasunak)
• Materiala (arnesak, katu oinak, kaskoa, mosketoiak, zinta expresak, sokak, kordinoak, zintak, mailoiak, aseguragailuak, hornidura edo seguru finkoak)
• Korapiloak (enkordamendu edo tenkaketa ,autosegurua, kordinoen korapiloak autoblokeatzailea)
• Eskalada aske edo libreko teknika (gorputzaren kokaera, grabitate zentroa, aurretzapena, mugimenduak, oinen teknika, eskuen kokaera eta helduleku motak)
• Segurtasun teknikak (sokaren luzera eta bidearen luzera eta jarrera, erorketak, talka indarrak, segurtasun katea, erretiraketa)
-----------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------

• Soken erabileren teknikak ezagutzea (aurrera egiteko teknikak, soka soil, biki eta bikoitzekin, tresna aseguragailuak, jeisteko-tresnak)
• Segurtasun teknikak (korapiloak errepasatu, bilerak egin, sokako lehenengoari eta bigarrenari aseguratu, erretiraketa)
• Tenkaketa edo enkordamenduko aurretze teknikak (aurreratze dinamika, errelebu edo txandak, soka-lagunen komunikazioa)
• Rapelatzeko teknikak (soka ezberdinekin, korapilo dinamokoarekin, tresna rapelatzailea galduko bagenu, rapela autoblokeatzailearekin, desplomean)
• Krokisak eta aipamenak interpretatu (jardueraren planifikazioa eta norbera babesteko materiala)

IKASLE KOPURUA:
• Hastapena: gehienez 12 / gutxienez 8
• Trebakuntza: gehienez 12 / gutxienez 4

RATIOAK:
• Hastapena: irakasle bat 4 ikasleko.
• Trebakuntza: irakasle bat 2 ikasleko.

PREZIOAK:
• Hastapena: Federatua: 157 € / Ez federatua: 182 €
• Trebakuntza: Federatua: 314 € / Ez federatua: 355 €
• Ikasleak: Hastapena: Federatua 126 € / Ez federatua: 146 €
Trebakuntza: Federatua 251 € / Ez federatua: 284 €
• EMF federatuta dauden 15 eta 21 urte bitartean: Hastapena: 61 € / Trebakuntza: 186 €

%10eko deskontua ikastaroa baino 10 egun lehenago izena ematen dutenentzat. Beherapenaren kodea: ESKALADA2025

Prezioan sartu da:
• Txosten teknikoa ikastaroaren edukiekin
• Parte hartze agiria
• G.G.M.E.ren material teknikoa erabiltzea: arnesa, kaskoa, katu oinak, etab.

Prezioan EZ daude:
• Bidaiak
• Eguneko mokadua egiteko jan-edanak

NORBANAKOAREN MATERIALA:
• Arnesa, kaskoa eta katu oinak.
• Berokia, zira, eguzkitako betaurrekoak, txanoa, eguzkitako krema.
• Eguneko mokadua egiteko jan-edanak.
• Motxila, kantinplora.
• Norberari jarduerarako aproposa iruditzen zaiona.

BEHAR DUZUN MATERIALA
Izen-emate inprimakian ageri den “behar duzun materiala” atala, ikastaroan parte hartu ahal izateko behar beharrezkoa den, eta Federazioak eskura dezakeen (prezioaren barne dago) materialari bakarrik dagokio. Beraz, ikastaro honetarako, parte-hartzaile bakoitzak ondorengo zein segurtasun-elementu beharko lituzkeen adierazi behar du:
• Arnesa eta kaskoa.
• Katu oinak.

AUKERAKO MATERIALA:
• Soka, segurtasunezko mosketoiak, bagak,...

IKASLEENTZAKO OPARIAK:
• Partaide guztiek El Mundo de los Pirineos aldizkariaren ale bana jasoko dute, Federazioaren babesle nagusia den Sua Edizioak-ek opari emanda.
• Camp Base kolaboratzaileak oparitutako mendiko zenbait materiala zozketatuko da.

OHAR GARRANTZITSUAK:
• Federatutakoek: dagokion estaldura eduki beharko dute federatu txartelean. Hori ezean, aldea ordaindu beharko dute edo eta estaldura handitu.
• Federatuta ez daudenek: Ikastaroaren prezioan barne asteburuko aseguru bat dago.
• Ikastaroaren zuzendaritzak egitasmoa aldatzeko eskubidea izango du baldin eta eguraldiaren egoerak edo bestelako zerbaitek hartara behartuko balu.
• Ikastaroaren zuzendaritzak ikaslea ikastarotik egozteko eskubidea izango du baldin eta ez baditu eskakizunak betetzen edota ez badu diziplinaz jokatzen.
• GGMEren esku dagoen materiala erabili ahal izateko, ikasleak izen emateko orria betetzean egin beharko du eskaera.
Itzulketen politika.

LEHEN EGUNEKO HITZORDUA:
• Zuzendaria ikastaroa baino egun batzuk lehenago ikasleekin harremanetan jarriko da, detaileak zehazteko (bidaiarako autoak, materiala etab.).

IKASTAROAREN ZUZENDARIA: Ander Agirre

TELEFONOA: 688 648 106

Informazio gehigarria

Lizentzia

Ez federatua, Federatua, Federatuta dauden 15 eta 21 urte bitartean

Ikastaro mota

Hastapena, Trebakuntza

Ikaslegia

Ez ikasleak, Ikasleak

Gipuzkoako mendizale federazioa
Privacy Overview

This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.