Alpinismo ikastaroa

EGUNAK: Martxoak 8-9
LEKUA: Belagua

HELBURU OROKORRAK:
• Hastapena: Ezagutza teoriko praktikoak eskuratu ingurune glaziarean autonomiaz eta segurtasunez 40-45º arteko aldapak dituzten bide errazetatik igotzeko. Soka, pioleta eta kranpoien oinarrizko erabilera glaziareko enkordamendurik gabe.

IKASLEAREN BETEKIZUNAK:
• Egoera físiko onargarria eta udako goi mendiaren ezagutza.
• Jarduera burutzeko sendagilearen eragozpenik ez edukitzea.
• Adin nagusikoa edo adingabe baimendua.

IKASTAROAREN EDUKIAK:
Maila guztietako edukiak zehazten dira. Ikasle bakoitzak bere mailari dagozkionak landuko ditu.
• Ingurunea eta bere arriskuak (elurjauzien arrisku eskala, meteorologia, ekaitza, tximista, haizea, etab.).
• Materiala eta oinarrizko tresneria (janzkera, bibakeko materiala, sokak, arnesa, aseguratzailea (saskia), behin-behineko bi arnes motak).
• Piolet eta kranpoien oinarrizko erabilera (piolet eta kranpoi motak, antibutak, dragonerak).
• Progresio teknikak (progresioa elurretan: tresnarik gabe, pioletarekin, piolet eta kranpoiekin; aldapa errazak, erdi mailakoak eta gogorrak, elur gogorrean, izotzean, joatearen norabidea eta norabide aldaketa, autosegurua).
• Jeitsiera teknikak (elurretan jaitsiera: pauso hondoratua, labainketa, atzerazko jeitsiera, izotzean).
• Eroriz gero nola gelditu (tresneriarekin eta gabe, elur gogorrean, izotzean, dragonerarekin eta gabe).
• Segurtasun teknikak (korapiloak, ainguraketak elurrean eta haitzean, ainguraketa naturalak, bilketak, rapela).
• ARVA-ren funtzionamendua eta erabilera.

IKASLEEN KOPURUA:
• Hastapena: gehienez 18 / gutxienez 8

RATIOAK:
• Hastapena: irakasle bat 4 - 6 ikasleko.

PREZIOAK:
• Hastapena: Federatua: 172 € / Ez federatua: 199 €
• Ikasleak: Hastapena: Federatua 138 € / Ez federatua: 160 €
• EMF federatuta dauden 15 eta 21 urte bitartean: Hastapena: 73 €

%10eko deskontua ikastaroa baino 10 egun lehenago izena ematen dutenentzat. Beherapenaren kodea: ALPI2025

Prezioan sartuta dago:
• Ostatua edo aterpetxea, mantenu erdian. Bakoitzak bere kabuz furgonetan edo kotxean lo egiteko aukera dauka, preziotik aterpeko zatia deskontatuz, 46 €.
• Txosten teknikoa ikastaroaren edukiekin.
• Ikastaroko parte-hartze agiria.
• GGMEren material teknikoa erabiltzea: ARVA, arnesa, pioleta, kranpoiak, etab.

Prezioan EZ daude:
• Bidaiak, ibilgailu partikularretan egingo dira.
• Eguneko mokadua egiteko jan-edanak.

NORBANAKOAREN MATERIALA:
• Neguko bota egokiak, elurretan buztiko ez direnak eta gogorrak.
• Arnesa eta kaskoa.
• Pioleta eta oinetakoetara egokituriko kranpoiak.
• Lo-zakua.
• Berokiak, xirak, eguzkitako betaurrekoak, txanoa, eskularruak, eguzki krema, buruko argia.
• Eguneko mokadua egiteko jan-edanak.
• Motxila, kantinplora.
• Norberari jarduerarako aproposa iruditzen zaiona.

BEHAR DUZUN MATERIALA
Izen-emate inprimakian ageri den “behar duzun materiala” atala, ikastaroan parte hartu ahal izateko behar beharrezkoa den, eta Federazioak eskura dezakeen (prezioaren barne dago) materialari bakarrik dagokio. Beraz, ikastaro honetarako, parte-hartzaile bakoitzak ondorengo zein segurtasun-elementu beharko lituzkeen adierazi behar du:
• Arnesa eta kaskoa.
• Pioleta eta kranpoiak.

AUKERAKO MATERIALA:
• Soka, segurtaaunezko mosketoiak, bagak,…

IKASLEENTZAKO OPARIAK:
• Partaide guztiek El Mundo de los Pirineos aldizkariaren ale bana jasoko dute, Federazioaren babesle nagusia den Sua Edizioak-ek opari emanda.
• Camp Base kolaboratzaileak oparitutako mendiko zenbait materiala zozketatuko da.

OHAR GARRANTZITSUAK:
• Federatutakoek: dagokion estaldura eduki beharko dute federatu txartelean. Hori ezean, aldea ordaindu beharko dute edo eta estaldura handitu.
• Federatuta ez daudenek: Ikastaroaren prezioan asteburuko asegurua dago.
• Ikastaroaren zuzendaritzak egitasmoa aldatzeko eskubidea izango du baldin eta eguraldiaren egoerak edo bestelako zerbaitek hartara behartuko balu .
• Ikastaroaren zuzendaritzak ikaslea ikastarotik egozteko eskubidea izango du baldin eta ez baditu eskakizunak betetzen edota ez badu arduraz jokatzen.
• GGMEren esku dagoen materiala erabili ahal izateko, ikasleak izen emateko orria betetzean eskatu beharko du.
• Itzulketen politika.

LEHEN EGUNEKO HITZORDUA:
• Zuzendaria ikastaroa baino egun batzuk lehenago ikasleekin harremanetan jarriko da, detaileak zehazteko (bidaiarako autoak, materiala etab.).

IKASTAROAREN ZUZENDARIA: Iker Artola

TELEFONOA: 666 027 499

Informazio gehigarria

Lizentzia

Ez federatua, Federatua, Federatuta dauden 15 eta 21 urte bitartean

Ikaslegia

Ez ikasleak, Ikasleak

Aterpea

Aterpearekin, Aterperik gabe