Iaz gertatu zen bezala, aurten ere Andoaingo Udalak Otieta eta Olazar parkeetarako sarbidea arautu du. Masifikazioak saihesteko eta herriko autobusa, bizikleta eta oinezko ibilaldiak erabiliz turismo jasangarria sustatzeko asmoarekin, apirilaren 14tik azaroaren 1era, biak barne, Leitzarango errepidea (Gi-3091) itxita egongo da asteburu eta jaiegunetan. Erregulazioak irauten duen bitartean, haranean bizi diren bizilagunek, ezintasunak dituzten erabiltzaileek eta baimendutako langileek baino ez dute izango autoan igarotzeko baimena. Erregulazioa amaitzeko hilabete baino gutxiago geratzen den arren, Amasola eta Aizkorriko eskalada guneetan eskalatu nahi duten eskalatzaile federatu guztiek Otietako parkean aparkatu ahal izango dutela gogorarazten dizuegu. Horretarako beharrezkoa den baimena ondorengo helbide elektroniko honetan eska dezaketelarik: infoturismo@andoain.eus
Argi eta garbi geratu behar da baimen horrek aipatutako errepidean eta aparkalekuetan igarotzeko eta aparkatzeko baino ez duela balio, eta ez Leitzaran haranean zehar igarotzeko, zeinaren baimena Gipuzkoako Foru Aldundiko Mendi Zerbitzuak kudeatzen baitu.
Gozatu eskaladaz segurtasunez. Zaindu zaitez ta zaindu ingurunea. PRAKTIKATU ESKALADA JASANGARRIA!
0 Comments