Eskalada guneen erregulazio berriak

28 de July de 2023

Udaberrian zehar espezie mehatxatuen egoeraren azterketa egin ondoren, Foru Aldundiko basanimalien eta landareen zerbitzuaren eskutik Gipuzkoan erregulatu gabe zeuden 10 eskalada guneen erregulazio proposamenak jaso ditugu. Beti bezela, Gipuzkoako eskalada guneen erregulazio guztiak batzen dituen dokumentuan gehitu ditugu. Dokumentu hau GMFren web orrian duzue eskuragarri, eskalada jasangarria atalean, eta eskalatzaileen artean ahalik eta gehien zabaldu behar dugu.

Hauexek dira 10 gune horien erregulazio berriak:

-Urte osoan eskalada baimenduta (gune berdeak):

Gi 2D: Kataxulo (Oiartzun)
Gi 3H: San Adriango begiratokia (Partzuergoa)
Gi 24B: Aitzbakar (Azpeitia)
Gi 26C: Arrateta (Ataun)
Gi 28J: Astabizkar (Berastegi)
Gi 28K: Larre (Berastegi)

-Urtarrilaren 1etik uztailaren 31ra eskalada debekatuta (gune horiak):

Gi 41A: Axkaleku (Tolosa)
Gi 41B: Karaño-Abarolekua (Tolosa)

-Urte osoan eskalada debekatua (gune gorriak):

Gi 25C: Leizanabar (Hondarribia)
Gi 28G: Oindolar (Billabona)

GMFtik gogorarazten dizuegu, eskalada guneetako erregulazioak errespetatzea behar beharrezkoa dela, bai espezie mehatxatuen babeserako eta baita eskalatzaile eta ondarearen arteko harreman jasangarria bermatzeko ere. Guztion artean lor dezakegu eta aldi berean erakundeen arteko gatazkak ekidingo ditugu.

Más noticias

XXXVI. Finalistaren Eguna

XXXVI. Finalistaren Eguna

Gipuzkoako Eskolarteko Finalistaren Eguna ospatu zen urriaren 27an. Hainbat eragileei eta batez ere Tolosara etorri...

0 Comments

Share This