GMFko Presidentearen jakinarazpena – EMFko Batzar Nagusia

2 de November de 2022

Elkarte agurgarriak,


Datorren azaroaren 12an Euskal Mendizale Federazioaren Ohiko Batzar Orokorra ospatuko da Agurainen (Araba).


Zuengana jotzen dut Batzar honetara etortzearen garrantzia azpimarratzeko, tradizionalki Gipuzkoako elkarte gutxi bertaratu baitira. Kontuan hartu behar dugu Gipuzkoa EMFko federatuen ia erdia dela (40.000 lagunetik 18.600) eta, beraz, Batzarrean hartzen diren erabakiek elkarte eta federatu guztiei eragiten dietela.


Litekeena da erabaki berritzaileak adostea, guztioi eragiten digutenak. Zuen bertaratzeak dakarren ahaleginetaz jabetuta nago. Egun horretan mendiaz gozatzen egon beharrean, ekitaldi-areto batean eseri behar izatea. Baina utzi iezadazue zuen parte-hartzearen premia berriz ere gogorarazten.


Azaroaren 12an, larunbata, Agurainen ikusi nahi zaituztet.


Agur bero bat.

Koldo Sansinenea Rodriguez

Presidentea

Más noticias

XXXVI. Finalistaren Eguna

XXXVI. Finalistaren Eguna

Gipuzkoako Eskolarteko Finalistaren Eguna ospatu zen urriaren 27an. Hainbat eragileei eta batez ere Tolosara etorri...

0 Comments

Share This