Gipuzkoako Mendizale Federazioko Berdintasun Planean bermatutako ekintzekin bat eginez, mendiko modalitate ezberdinetan aritzen diren emakumezkoak ikusarazteko, “Emakume Kirolariak eta Mendia” deituriko mahai-inguru bat egin zen, 2023ko abenduaren 14ean, arratsaldeko 18:00etan, Kirol Etxean.
Mahai-inguruko gonbidatuak, Emakumea eta Mendia gaiarekin lotura zuzena duten mendiko modalitate ezberdinetan aritzen diren hiru emakume kirolari izan ziren: Ainara Urrutia, Igone Campos eta Uxoa Irigoien. Bakoitzak bere ibilbide eta esperientzia kontatzeaz gain, trentzatutako zenbait bideren inguruan ere jardun genuen mahai-inguruan. Beraz, jarraian, mahai-inguruko zenbait argazki eta bideoa ikusteko aukera duzue.








0 Comments