Joan den martxoaren 16an Eskolarteko Ibilaldi Neurtuak ospatu ziren. Astean zehar eguraldia lagun izan ez arren, igandean egun atsegin eta eguzkitsuaz gozatu ahal izan genuen. Eskualde desberdinetako 640 ikasle bertaratu ziren, 321 guraso lagun zituztela, guztira 961 parte-hartzaile izanik. Eskerrak eman nahi dizkiegu bertaratutakoei eta antolatzaileei egindako ahaleginagatik eta, beste behin ere, gazteen artean mendizaletasunaren festa hau ospatzeagatik. Jarraian, argazki esanguratsu batzuk.
ORMAIZTEGI




BERGARA




ERRENTERIA




AÑORGA




ORIO


0 Comments