Mendizale agurgarriak,
Gipuzkoako Mendi Federaziotik, mendizale gazteek federatu lizentzia edukitzea sustatzeko helburuarekin, Rural Kutxa finantza erakundearekin lankidetza akordio batetara iritsi gara. Akordio honek, ondorengo promozioa helarazteko aukera ematen digu.
2022. urtean, 30 urtetik beherako federatuek, Rural Kutxako bezero badira, bai aurretik bezero izateagatik edota bezero berria egiteagatik, federatu lizentzia ordaintzeko 40€-ko laguntza jasoko dute. Diru laguntza hori, federatuak Rural Kutxan duen kontu korrontean ordainduko da.
Gainera, promozio honetaz baliatzen den federatu bakoitzarengatik, Rural Kutxak 10€-ko diru laguntza emango dio Federazioari. Oso positiboki baloratzen dugun ekintza da hau, diru laguntza hori mendi elkarte eta federatuen onurarako erabiliko bait da.
Federaziotik ekimen honetan parte hartzeko eskatzen eta animatzen zaituztegu dagoeneko federatu zaretenoi edota oraindik federatu gabe zaudeten guztiei, zenbat eta Rural Kutxako bezero berri gehiago lortu orduan eta etekin handiagoa aterako bait diogu ekintza honi Federazio moduan.
Urte amaieran, bi erakundeek ekimen hau positibotzat joko bagenu, etorkizunean promozio hau beste federatu taldeei luzatzearen aukera irekita uzten dugu.
18 urte izan arte, Rural Kutxako bezeroek zerbitzu orokorrak doan dituztela gogorarazi nahi dizuegu. Finantza erakundeak ez du inongo iraunkortasunik eskatzen, ezta saldo edo mugimendu kopuru zehatzik ere. Eskatzen den gauza bakarra, kolaborazio hau burutzen den unean federatutako mendizalea Rural Kutxako bezero izatea da. Gainera, 30 urte izan arte Joven in programa ere doakoa izango da, horretarako Banka Digitala, Ruralvía eta Infomail posta telematikoa doako zerbitzuak kontratatzea, eta telefono mugikorra erakundean jakinarazia izatea nahikoa izanik. Hori betetzen ez bada, zerbitzuak hiruileko 20€-ko kostua izango luke.
Oraindik Rural Kutxako bezeroak ez bazarete, interesa duzuen guztiek finantza erakundeak Gipuzkoan dituen edozein bulegora hurbil zaitezkete eta promozio honetan parte hartzeko eskatu. Aldi berean, Donostiako Karmengo Ama kaleko 6. zenbakian dagoen bulegoko kontaktoa ere luzatzen dizuegu, gure oinarrizko bulegoa baita. 943 297870. 943297870. oficina.0211@ruralkutxa.com
Bezeroak ez zaretentzat ere, Ruralvia-ko app-a deskargatuz “Izan Bezero” sarbidetik bezero egin zaitezkete, horrela etxetik 5 minututan bezero berria bihurtzeko aukera izango duzuelarik. Kasu honetan, emandako email helbidera mezu bat bidaltzea nahikoa izango litzateke, promozio honetako onurak jasotzeko.
Ordainketa eskatzeko epea uztailaren 31ean amaituko da.
Adeitasunez,
Gipuzkoako Mendizale Federazioa
0 Comments