Irailaren 24an, Zelatuneko kontzentraziorako deia.
Gipuzkoako Mendizale Federazioak bere kezka agertu nahi du Eusko Jaurlaritzak onartutako Energia Berriztagarrien Lurralde Plan Sektorialaren aurrean.
Egitasmoek aurrera eginez gero, ondorioak oso larriak izan daitezke, dokumentuak kokapen berriei atea irekitzen baitie. Energia eolikorako 57 “hautatutako kokapen-eremu” ezartzen ditu, eta 53 energia fotovoltaikorako. Puntu horietako gehienak Bizkaian eta Araban daude, baina Gipuzkoan ere haize-erroten 35 gune zehazten dira.
Gure ustez, horrelako makroproiektu energetikoak gauzatzeak lurzoru naturaleko azalera handiak okupatzea ekarriko luke, inpaktu oso negatiboarekin, eta horrek berez asea dagoen gure lurraldearen kota altuen industrializazioa ekarriko luke.
Gizarteak eredu energetikoa aldatzeko bidean aurrera egin behar duela jakinik, naturguneak errespetatu eta sakrifikatuko ez dituen eredu baten alde egiten dugu.
Ez ditzagun naturguneak suntsitu, natura defendatzearen izenean.
Horregatik, mendizale guztiei dei egiten diegu irailaren 24an, 13:00etan, Zelatunen “Sañu Bizirik”-ek deitutako protesta kontzentraziora etor daitezen.
0 Comments