Emakumea eta mendia

BERDINTASUNERAKO PLANA

Gipuzkoako Mendizale Federazioak emakume eta gizonen berdintasunaren aldeko konpromiso argia du federazioko esparru guztietan. Izan ere, tradizioz, esparru maskulinoa izan da mendizaletasuna, eta emakumeek ez dute sarbide erraza izan esparru horretan. Gainera, emakumeen partaidetza baldintzatuta eta mugatuta egon da genero bakoitzari sozialki esleitutako estereotipo eta rolen ondorioz.

Gipuzkoako Mendizale Federazioa (GMF) egoera horretaz jabe da, eta denbora darama emakumeen artean mendizaletasuna zabaltzeko lanetan murgilduta. Horren adierazle da “Plan Estrategikoa 2021-24” egitasmoan sei lan-ildo edo ardatzen artean bat bideratzea.

Hain zuzen ere, bigarrenak honako hau jasotzen du:

“Emakumea eta Mendia, berdintasunerantz eta parte hartzea ahaldunduz. Merezi duen eta bere garrantzia duen alderdi bat aztertu, esloganera mugatu gabe. Mendiaren eremuan dauden emakumeen kolektiboekin harremanetan jarriko gara, beren irudia indartuz, ekarpena sakondu dezaten eta beraiengandik ikasi ahal izan dezagun ilusioarekin, elkarlanean.” (Plan estrategikoa 2021-24. 2020-12-03).

Lehen urrats moduan, kuantitatiboki aztertu da errealitatea, eta egoeraren argazkia eta diagnostikoa egin da. Era objektibo batean Gipuzkoako mendizaletasunak bizi duen generoaren araberako arrakala ezagutu eta azalerazi da. Bigarren txosten batean, kualitatiboki egoera horren arrazoiak, usteak eta azalpenak argitaratu eta testuingurua ezagutu da 18 emakume mendizaleen ahotik, betiere Gipuzkoako mendizaletasunean genero berdintasuna hobetu eta emakumezkoen partaidetza sustatzeko asmoz. Azkenik, ekintza-plana jaso da, eta horren helburua Gipuzkoako Mendizale Federazioari emakume eta gizonen berdintasunerako tresna praktiko bat eskaintzea da.

Emakumea eta mendia

Berdintasun Plana, Gipuzkoako Mendizale Federazioko Zuzendaritza Batzordeak berretsi zuen 2024ko urtarrilaren 21ean izandako batzorde bileran.

Ekintza plana, 5 ardatz ezberdinetan banatzen da (ikus Planean), eta ardatz bakoitzean, helburu orokor, espezifiko eta ekintza zehatzak bermatu dira, horietako bakoitza bere adierazle eta betetze-epearekin. Berdintasun Planak, 4 urtetarako egikaritze-epea du, eta gaur gaurkoz, Gipuzkoako Mendizale Federazioa Planean bermatutako ekintza horiek aurrera eramateko dihardu lanean. Planeko ekintza ezberdinak egin ahala, Federazioko Web Orrialdeko atal honetan publikatuko dira.

PROTOKOLOA, JOKABIDE-KODEA ETA SALAKETA ORRIA

Mendizaletasunean eta oro har, gure jendartean egun dagoen egoera ez parekideak zenbaitetan indarkeria matxista egoerak ematea ahalbidetu dezake. Horrenbestez, horrelako egoeraren bat eman ezkero erantzuna emateko, Gipuzkoako Mendizale Federazioak, sexu-jazarpenari, sexuan oinarritutako jazarpenari eta beste indarkeria matxistei aurre egiteko protokoloa osatu du. Edozein kexa, salaketa edo jazarpen-egoeraren jakinarazpenen konfidentzialtasuna bermatze aldera, salaketa kanala martxan jarri du.

Gainera, protokoloaz gain, jokabide-kode bat disenaitu da, Zuzendairtza Batzordeak, langileen, erakunde eragileel, boluntarioek eta parte-hartzaileek Gipuzkoako mendizaletasun-jarduerak praktika egokietan oinarrituta garatzen saiatzeko konpromisoa hartzeko.

Jarraian, adierazitako bi dokumentuak atxikitzen dira:

Emakumea eta mendia

KONTAKTUA

Jarraian, email bat bideratzen da, kirol-jardueren garapena hobetzeko emakumeek mendiarekin erlazionatutako edozein esparrutan dituzten behar eta iradokizunak azaldu ahal izateko. Beraz, edozein eskaera, iradokizun edota behar azaldu nahi izanez gero, mezu bat bidali dezakezue email horretara.

IKASTAROAK

Jarraian dituzue momentu honetan izen-emateko aukera irekita duten ikastaroak. Bertan agertzen ez diren ikastaroak ez dira oraindik argitaratu edo izen-emateak bete dira.

Ez daude ikastarorik

BERRIAK

Share This