Gaur goizean, Gipuzkoako Foru Aldundiaren prentsa aretoan, Gipuzkoako mendi tontorretako postontzien digitalizazioari buruzko prentsaurrekoa ospatu dugu.
Gipuzkoako Foru Aldundia, Euskal Herriko Unibertsitatea, Code Syntax enpresa eta Gipuzkoako Mendi Federazioak elkarlanean burututako egitasmoa aurkeztu da. Honen ondorioz Code Syntax-ek kudeatzen duen “Mendiak” aplikazioan Gipuzkoako mendi tontorretan dauden postontzi guztien koordenatuak, argazkiak, trackak eta bestelako informazio digitala gehitu eta eguneratu dira. Horretarako, Urdaburu Mendizale Elkarteak aurretik egindako lana ezinbestekoa izan da eta publikoki eskerrak eman zaizkie beraiek landutako informazio baliotsu hori modu irekian partekatzeko prestasunagatik.
Aldi berean, segurtasun arloan ere berrikuntzak gehitu dira aipatutako aplikazioan eta horretarako erabiltzaileek modu errazean eta ikusgarrian ulertzeko aholkuak batzen dituen Euskal Mendizale Federazioko seguratasun batzordeak sortutako seiburua izan da oinarria, eguraldi iragarpenaren lotunearekin batera.
Azkenik, beti ere jendea ariketa fisikoa egitera eta mendira joatera animatzeko helburuarekin, gaztetxo eta familiak bereziki, aplikazioak berak buzoiekin lotutako erronka berriak luzatuko dizkie bertan erregistratuta dauden guztiei. Erronka horiek bete ezkero erabiltzaileek domina desberdinak lortzeko aukera izango dute.
Azken finean, buzoien garai bateko eginkizuna eta gaur egungo ohiturak uztartzeko modu bat da, ondare hori balorean jarri eta ariketa osasungarria bultzatzeko asmoarekin.
ESKOLARTEKO 8. ESKALADA TOPAKETA’24 – GIPUZKOA
Abenduaren 15ean Eskolarteko 8. Eskalada Topaketa 2024 ospatuko da. Gipuzkoako ikasle guztiak ekitaldi honetan parte...
0 Comments