Emakumeentzako mendi orientazio ikastaroa

14 de March de 2024

2024ko martxoaren 1,2 eta 3an, Gipuzkoako Mendizale Federazioaren eskutik, emakumeei zuzenduriko mendi orientazioko hiru eguneko ikastaroa ahalbidetu da. Ikastaroa, gipuzkoako emakume mendizaleei bideratua izan da, jarraian adierazten den egun, ordutegi eta lekuan: 

  • Martxoak 1
    • 17:00-20:00
    • Donostiako Kirol Etxea
    • Saio teoriko eta praktikoa
  • Martxoak 2
    • 09:30-13:30
    • Aiako Harriak Parke Naturala
    • Saio praktikoa
  • Martxoak 3
    • 09:30-13:30
    • Besabi, Adarra ingurua
    • Saio praktikoa

Ikastaroaren helburua emakumeek mendian era seguru eta autonomoan jarduteko beharrezko baliabideak eskuratzea izan da, horretarako naturaren interpretazioa, maparen irakurketa eta iparrorratzaren erabilpena egiten ikasteko ezagutza teoriko-praktikoak ahalbidetuz. Jarraian, ikastaroko zenbait argazki ahalbidetzen dira. 

Más noticias

0 Comments

Share This