GIPUZKOAKO FEDERAZIOAREN XXXV. ESKI ZEHARKALDIA. 2025

LEKUA: BAREGES – LA GLERE – TURON DE NEOUVIELLE.
EGUNAK: 2025ko martxoak 22-23

NORENTZAT: Gipuzkoako Federazioaren 2025ko eski zeharkaldia eskiatzaile-alpinistentzat dago diseinatua.

Ibilaldi neurtu baten antzekoa da zeharkaldi hau, eta eskiatzeari nahiz egoera fisikoari dagokionez maila beretsuko kideekin batera irtengo dira partaideak; talde bakoitzak Gipuzkoako Goi Mendi Eskolako irakasle batzuen laguntza izango du.

PARTAIDEEN KOPURUA: Gehienez: 30 eta gutxienez: 15

EGITARAUA ETA IBILBIDEEN DESKRIBAPENA

Martxoak 22, larunbata

-. 10:30.- Bareges-eko Chez Louisette-ko aparkalekuan.
-. 11:00.- Irteera
Chez Louisette-tik (1.530 m) La Glere-ko aterpera joango gara ( 2.150 m ); han igaroko dugu gaua. Kondizioen harabehera bestelako ekintzak egin ditzakegu egun horretan.

Martxoak 23, igandea

-. 06.30.- Gosaria
-. 08:00.- Irteera
Aterpetik Turon de Neouvielle (3.035 m ) alderuntz igoko gara lakuez barreiatutako zirko eder batean barrena. Jaitsiera igotako bide berdintsutik izango da. Beraz, taldeak erritmo desberdinak jarraitzeko aukera izango du, beti ere Federazioko teknikarien gidaritzapean.
-.14:00 – 15:30. Partaideak hasierako aparkalekura iritsiko dira
-. 16:00. Opari banaketa eta agurra.

IZEN-EMATEKO KUOTAK

Inskripzioa: 100 € Pirinio Frantsesarekin Federatuak / 90 € Pirinio Frantsesa eta FEDMEarekin Federatuak / 120 € Ez Federatuak

%10eko deskontua ikastaroa baino 10 egun lehenago izena ematen dutenentzat. Beherapenaren kodea: TRAVE25

Prezioaren barne daude:
-. Ibilaldian parte hartzeko eskubidea.
-. Mendiko material teknikoaren (Arva, pala, sonda, pioleta, kranpoiak, kaskoa) mailegua.
-. Ostatua eta pentsio erdia (afaria eta gosaria) aterpean.

Prezioaren barne EZ daude:
- Joan-etorriak.
- Zeharkaldiko otorduak.

NORBERAK NAHITAEZ ERAMAN BEHARREKOA

- Zeharkaldietarako eskiak, bastoiak, foka larruak eta ez labaintzeko kutxillak.
- A.R.V.A., sonda eta pala.
- Kaskoa, pioleta eta botei egokitutako kranpoiak.
- Berokia, eguzkitako betaurrekoak, txanoa, eskularruak.
- Motxila, kantinplora, buruko linterna.
- Ibilaldian zehar mokadua egiteko jan-edanak.

IKASLEENTZAKO OPARIAK:
• Partaide guztiek El Mundo de los Pirineos aldizkariaren ale bana jasoko dute, Federazioaren babesle nagusia den Sua Edizioak-ek opari emanda.

OHAR GARRANTZITSUAK:
• Federatutakoek: txartela pirineo frantsesa estaldurarekin eguneratua eduki behar dute (2025).
• Federatuta ez daudenek: Ikastaroaren prezioan asteburuko asegurua dago.
• Aterpearen prezioaren beherapena jaso nahi duten Espainiako Mendi Federazioarekin (FEDME) federatuta daudenek nahitaez txartel dijitala (FEDME) eta nortasun agiria eraman beharko dituzte.
• Ikastaroaren zuzendaritzak egitaraua aldatzeko eskubidea izango du baldin eta eguraldiaren egoerak edo bestelako zerbaitek hartara behartuko balu.
• Ikastaroaren zuzendaritzak ikaslea ikastarotik egozteko eskubidea izango du baldin eta ez baditu eskakizunak betetzen edota ez badu arduraz jokatzen.
• GGMEren esku dagoen materiala erabili ahal izateko, ikasleak izen-emateko orria betetzean eskatu beharko du.
• Itzulketen politika.

ZEHARKALDIAREN ZUZENDARIA: Mikel Martiarena
TELEFONOA: 630 339 381

Informazio gehigarria

Lizentzia

Ez federatua, Federatua

FEDME

BAI, EZ