Gipuzkoako Mendi Federazioa eta Ultreia elkartearen eskutik, “Mendian makilekin modu eraginkorrean ibiltzea“ ikastaroa aurkezten dizuegu.
Helburua: Gure mendiko jardueretan makilen erabilera osasuntsua eta aldi berean eraginkorra zein den ikastea.
Eskualde desberdinetan 5 saio burutuko ditugu eta jada egutegia osatu dugu:
DONOSTIA . Maiatzaren 25ean (Miramon parkean)
ORDIZIA . Ekainaren 15ean (Oiangu parkean)
AZPEITIA . Ekainaren 22an (lekua zehazteke)
ARRASATE. Irailaren 21ean (lekua zehazteke)
IRUN . Urriaren 19an (lekua zehazteke)
Kontutan hartu beharrekoak:
- Parte-hartzaile bakoitzak bere mendiko makilak erabiliko ditu (bi makil).
- 10 ikasleko 2 talde izango dira asko jota, saio bakoitzean.
- Ikastaroak 3 ordutako iraupena izango du. Goizeko 10.00etatik 13.00etara.
- Prezioa 30 eurokoa izango da.
- Izen-emateak ondorengo email edo telefonoan egingo dira:
xamadicoach@gmail.com Telf: 656 732 789
Edukiak:
- Beroketa ariketak.
- Modu naturalean ibiltzerakoan jarrera egokia.
- Makilekin ibiltzea: aukera desberdinak.
- Pausu gurutzatua eta koordinatua.
- Pausu paraleloa.
- Makilekin bulkatzea.
- Zapalketa egokia.
- Makilen erabilera inklinazio desberdinetako igoera eta jeitsieratan.
- Makilen kontrol eta erabilera eraginkorra.
- Teknifikazio ariketak.
- Luzaketak.
0 Comments