Toponimia eta segurtasunak Gipuzkoako bidezidor sarean bat egiten dute.
https://www.diariovasco.com/…/postes-informativos…
Martxan jarri dugun egitasmo berri batek Gipuzkoako bidezidor sareko balizak identifikatuko ditu izen eta zenbakiarekin
Gaur egun, bidezidorren sare osoan seinaleztapen bertikaleko 500 zutoin inguru daude. Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Gipuzkoako Mendizale Federazioak elkarrekin garatutako ekimen honen bidez, toponimo bat eta aldez aurretik Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailarekin adostutako zenbaki kode bat duen plaka bat jarri nahi da zutoin bakoitzean. Ekimen honen bidez, batetik, larrialdi-zerbitzuen lana erraztu nahi da, eta, bestetik, gure mendietako toponimoak berreskuratu eta zaindu.
Egitasmo berri hau Rural Kutxaren gizarte-ekintzarekin sinatutako lankidetza-hitzarmen bati esker eman zaio hasiera Aralarko Parke Naturaleko bidezidorren sarean. Joan den azaroaren 5ean, lehenengo plakak jarri ziren, Auzolan jardunaldi batean.
0 Comments