Gipuzkoako Foru Aldundiaren Ekonomia Sustapeneko, Turismoko eta Landa Garapeneko departamentuak eta Gipuzkoako Mendizale Federazioak elkarlanean dihardugu Gipuzkoako eskalada guneetan espezie mehatxatuen garapenean sor daitezkeen eragozpenak ekiditeko. Etorkizun labur batean Gipuzkoako eskalada gune guztien erregulazio plana egitea da asmoa. Erregulazio horretan eskalada guneak hiru mailatan banatuko lirateke: urte guztian eskalada debekatua duten guneak (gune gorriak), urteko sasoiaren arabera eskalada baimendua edo debekatua dutenak (gune horiak) eta urte guztian zehar eskalatu daitezkeen tokiak (gune berdeak). Erregulazioaren helburuak lortzeko, eskalatzaileen kolaborazioa ezinbestekoa da. Arritzaga-Artubi eta Erlogoenaren kasuan ondoko erregulazioak adostu ditugu:
Eskalada jasangarria – Jakinarazpena – Arritzaga, Erlogoena eta Kopako Harri.pdf
0 Comments