Eskola mendi

Aurkezpena

Gipuzkoako Mendizale Federazioak, Gipuzkoako Foru Aldundiak sustatzen duen Eskola Mendizaletasunaren kanpainan kide izanda, egitaraua berriro aurkezten du erabat eguneratuta, jarduera berriak sartuta.

Ondo bereiztutako lau ardatzek osatzen dute egitaraua:

  • A. ESKOLARTEKO LEHIAKETA
    Ikasleen artean Mendizaletasuna sustatzeko asmoarekin, partaideak jarritako helburuak betetzerakoan, Finalista bezala sailkatzen dira eta diploma egiaztatzailea jasotzen dute.
  • B. MENDIKO GELA: Hastapen tailerrak.
    Tailer entretenigarri batzuen bitartez, ikasleek, mendiko jarduera zabal eta era askotarikoak ezagutzeko aukera daukate. Egitarau inklusiboa da, beraz, tailer guztietan urritasunen bat duten ikasleek ere parte har dezakete, horietako jarduera batzuk bereziki egokituta egonda.
  • C. ESKALADAKO JARDUNALDIAK.
    Ikasle asko dira diziplina honek ematen dituen sentsazioengatik erakarrita sentitzen direnak. Batzen dituen zaletasuna praktikatuz, ikasleek beste ikastetxeetako ikasleekin ezagutu eta elkarrekin aritzeko helburuarekin, besteekiko beren abileziak neurtu ditzakete antolatutako topaketan eta bouldereko bi probetan.
  • D. ORIENTAZIOKO PROBAK.
    Ikasleek kirol orientazioa ezagutuz eta praktikatuz gozatzeko asmoz, beste herrietako ikasleekin partekatu eta iparorratzarekin nola maparekin beren trebetasunak erakusteko helburuarekin, bi proba ospatuko dira.

Jarduera inklusiboa: Partaideen gelan urritasunen bat duen ikaslerik baldin badago, berak ere parte har dezake gelakideekin. Egokituta dago ere ikastetxe desberdineko urritasuna duten ikasleekin eratutako taldeentzat. Gurasoek ere ibilbidea egin dezakete beren seme-alabekin batera. Lehentasunez jardueraren data eta tokia informatuko da.

A. Mendi lehiaketa

Mendirako zaletasuna bultzatzeko asmoz antolatu ohi dugu eskola arteko mendi lehiaketa. Parte hartu ahal izateko urriaren bukaera baino lehen eman behar da izena Gipuzkoako Foru Aldundian.

Gipuzkoako edozein ikastetxek har dezake parte, nahi duen eskola-ume kopuruarekin, prebenjaminetatik hasita kadeteetaraino. Izen-ematea dohainik da.

Lehiaketan zehar egiten dituzten desplazamenduen truke ikastetxeek diru laguntza jasoko dute. Helburu hauek bete behar dira sailkatzeko: Euskal Herriko lau tontorretara igo, bi senderismoko ibilbide motz, PR (ibili tontorretarako igoaldiak eta ibilbide motzak ikastetxe bakoitzak nahi dituen datetan egin ditzake) eta martxoko 5 ibilaldi neurtuetako batean parte hartu. Guztira 7 irteera izango lirateke, eta araututako ibilaldi neurtuan parte hartu ezean, guztira 8 irteera osatu beharko dira. Gurasoek ere parte har dezakete. Lehentasunez ospakizunaren lekua informatuko da.

Eskola kirola
deporte escolar

Lehiaketaren amaieran Finalistaren Eguna ospatzen da, Gipuzkoako eskola mendizaletasunaren festa izanik; sari banaketa eta partaide guztien artean mendiko material ugariren zozketa ere egiten da bertan. Lehentasunez ospakizunaren lekua informatuko da. Gurasoek ere parte har dezakete.

B. Mendiko gela.

Gipuzkoako bidezidorrak.

Jarduera inklusiboa: Partaideen gelan urritasunen bat duen ikaslerik baldin badago, berak ere parte har dezake gelakideekin. Egokituta dago ere ikastetxe desberdineko urritasuna duten ikasleekin eratutako taldeentzat. Gurasoek ere ibilbidea egin dezakete beren seme-alabekin batera. Lehentasunez jardueraren data eta tokia informatuko da.

Ikastetxetik hurbilen dauden zidorrak zeharkatuz bizi diren inguruaren berezitasunak ezagutzeko aukera eskaintzen zaie eskola-umeei, besteak beste: paisaia, landaredia, arkeologia, geología, etab.

Iraupena: egun bateko ibilaldiak.
Barne: Talde bakoitzeko tituludun bi begirale
Matrikula: Federazioan galdetu

Eskola kirola
deporte escolar

Eskaladarako hastapena.

Jarduera inklusiboa: Partaideen gelan urritasunen bat duen ikaslerik baldin badago, berak ere parte har dezake gelakideekin. Egokituta dago ere ikastetxe desberdineko urritasuna duten ikasleekin eratutako taldeentzat. Gurasoek beren seme-alaben bilakaera ikus dezakete, ikusle moduan parte hartuz. Lehentasunez jardueraren data eta tokia informatuko da.

Ikastetxetik gertuen dagoen rokodromoaz baliatuz, partaideek eskaladaz eta rapelaz gozatuko dute jolas izaerako jarduera gisa, eta soka eta korapiloen sekretuak ikasiko dituzte.

Iraupena: goiz edo arrats bateko saio praktikoa.
Barne: talde bakoitzeko tituludun bi begirale, material teknikoaren erabilera eta rokodromorako sarrera.
Matrikula: Federazioan galdetu

deporte escolar escalada
deporte escolar

Gipuzkoako parke naturalak.

Jarduera inklusiboa: Partaideen gelan urritasunen bat duen ikaslerik baldin badago, berak ere parte har dezake gelakideekin.

Zeharkaldiak eginez, Aizkorri, Aralar, Aiako Harria eta Pagoetako parke naturaletako bideak ibiltzeko, babestutako eremu paregabe horien edertasuna dastatu eta beren berezitasunak ezagutzeko aukera dago.

Iraupena: egun bateko ibilaldiak.
Barne: talde bakoitzeko tituludun bi begirale.
Matrikula: Federazioan galdetu

deporte escolar parques naturales
deporte escolar parques naturales

Mendiko orientazioa.

Jarduera inklusiboa: Partaideen gelan urritasunen bat duen ikaslerik baldin badago, berak ere parte har dezake gelakideekin.

Hiru maila daude:

  • 1.Maila: Orientazioa eskolan.
    Iparrorratzaren laguntzaz eskola inguruko mapa irakurtzen eta bertan batetik bestera ibiltzen ikasten da.
  • 2.Maila: Orientazioa mendian.
    Gipuzkoa izaera menditsua baliatuz, 1.maila egin duten ikasleek orientazio egokiaren eragingarritasuna benetan frogatu ahal izango dute.
  • 3.Maila: Kirol Orientazioa.
    Helburu nagusia: Herriko parke edo naturgune batean orientazio kiroleko funtsezko kontzeptuak erakustea, orientazio jolas ezberdinen bitartez.
    • Tokiak: Oharra: Kirol Orientazioa praktikatzeko mapa bereziak ezinbestekoak dira. “Gipuzkoako Eskualde bat mapa bat” egitasmoa sustatzeko, bederatzi leku esanguratsuen hainbesteko mapak gauzatu dira, beheko zerrendan adierazitakoak.
    • Mapak eskuragarri daude esteka honetan: https://gotorientazioa.org/tx-o-koak/
    • Ikastetxeak aukeratuta, eskola orientazioko tx-o-ko batean egin daiteke.. Kristina Enea, Donostian. Santa Barbara, Arrasaten. Ulia, Donostian. Txaltxa-Zelai, Eibarren. Markesane, Lezon. iIbargain, Oiartzunen. San Martin, Oñatin. Oiangu, Ordizian. Alondegia, Zumaian.

Iraupena: egun bateko saio teoriko-praktikoa.
Barne: talde bakoitzeko tituludun bi begirale eta material teknikoaren erabilera.
Matrikula: Federazioan galdetu

eskola mendi orientación
deporte escolar parques naturales

Abentura anitza mendiko aterpetxean.

Jarduera inklusiboa: Partaideen gelan urritasunen bat duen ikaslerik baldin badago, berak ere parte har dezake gelakideekin.

Mendian hasteko ikastaroak antolatzen dira Xoxote (Izarraitz), Lizarrusti (Aralar) eta Arritxulo (Aiako Harria) aterpetxeetan. Oso aproposa da partaideen arteko harremanak bultzatzeko jarduera askotarikoak gauzatzen dituzten bitartean, hala nola: eskalada, rapel, ferrata, tirolina, zubi malaysiarra, espeleologia, orientazioa eta beste hainbat jarduera zirraragarri eta dibertigarriak.

Iraupena: bi eguneko (gau bat) egonaldiak edo hiru egunetakoak (bi gau).
Barne: talde bakoitzeko tituludun bi begirale, material teknikoaren erabilera eta mantenu osoko egonaldia.
Matrikula: Federazioan galdetu

eskola mendia multiaventura
eskola mendia multiaventura
eskola mendia multiaventura
eskola mendia multiaventura
eskola mendia multiaventura
eskola mendia multiaventura

Espeleologia aurkitu.

Jarduera inklusiboa: Partaideen gelan urritasunen bat duen ikaslerik baldin badago, berak ere parte har dezake gelakideekin.

Linterna txiki batekin kobazulo baten iluntasunera sartzea, freskura sentitzea, bide estuak zeharkatzea eta harkaitzaren forma bereziak behatzea, hau da, partaideen irudimena piztuko duen mundu misteriotsuan murgiltzea da jarduera honen xedea.

Iraupena: goiz bateko saioa
Barne: talde bakoitzeko tituludun bi begirale eta material teknikoaren erabilera
Matrikula: Federazioan galdetu

Eskola mendi Espeleo
Eskola mendi Espeleo

C. Eskaladako jardunaldiak.

Ikasle asko dira diziplina honek ematen dituen sentsazioengatik erakarrita sentitzen direnak. Batzen dituen zaletasuna praktikatuz, ikasleek beste ikastetxeetako ikasleekin ezagutu eta elkarrekin aritzeko helburuarekin, besteekiko beren trebetasunak neurtu ditzakete antolatutako topaketan eta bouldereko bi probetan. Gurasoek beren seme-alaben bilakaera ikus dezakete, ikusle moduan parte hartuz.

Lehentasunez ospakizunen lekuak eta datak informatuko dira.

eskola mendi jornadas escalada
deporte escolar

D. Orientazio probak.

Ikasleek kirol orientazioa ezagutuz eta praktikatuz gozatzeko asmoz, beste herrietako ikasleekin partekatu eta iparorratzarekin nola maparekin beren abileziak erakusteko helburuarekin, bi proba ospatuko dira. Edo bakarka edo familian parte har daiteke gurasoak beren seme-alabekin taldeak osatuz.

Lehentasunez ospakizunen lekuak eta datak informatuko dira.

Share This