Otsailaren 25ean eta martxoaren 10ean Eskolarteko 6. Boulder Ligaxka mistoa ospatuko da. Gipuzkoako ikasle guztiak ekitaldi honetan parte hartzera animatzen ditugu. Bertan, euren burua gainditu eta eskaladaren munduan esperientzia berri bat bizi ahal izango dute.
EGITARAUA ETA PARTE-HARTZE OINARRIAK
1- Eguna eta lekua: Otsailaren 25a, Usabal Kiroldegia, Tolosan eta martxoaren 10ean, Ibarra Kiroldegian Aretxabaletan.
2- Partaideak eta mailak: Gipuzkoako ikastetxeetako neska-mutilek har dezakete parte. Mailak: alebinak (2012-2013 jaiotakoak), infantilak (2010-2011 jaiotakoak) eta kadeteak (2008-2009 jaiotakoak).
3- Izen-ematea: Probaren egun berean, prezioa 3 € partaideko izango da.
4- Ordutegia:
- Eskalada: 9:30-13:30
- Diplomak: 13:30-14:30
5- Helburua: Errespetu eta adiskidetasun balioetan oinarrituta, norberaren trebetasunak partaideekin neurtzeko aukera izango dute.
6- Proba sistema:
- Zirkuito itxi bat egongo da.
- Zirkuituaren helburua haurrek bloke guztiak probatzea da (15 bloke) errezenetik zailenera. Start-a eta boulderraren top-a pegatinekin seinaleztatuta egongo da, baita bloke bakoitzaren zenbakia ere.
- Haur bakoitzak fitxa bat izango du lorpenak apuntatzen joateko, X bat bidea osatzea lortzen ez den saiakerengatik eta T bat bidea lortutako saiakerengatik.
- Maila bakoitzean sailkapen misto bakarra egongo da, hau da, sexu bereizketarik gabe.
- Maila bakoitzean sailkatutako lehenengo hirurek izendun diploma bat jasoko dute.
7- Opariak: Partaide bakoitzak Camp Baseren kamiseta bat jasoko du.
8- Joan-etorria: Ibilgailu partikularrak erabiltzeak, arazo desberdinak sor ditzake: segurtasunezkoa, trafikozkoa, aparkalekukoa, CO2 igorpenak, etab. Garraio kolektiboa erabili. TALDEAN GOAZ!
9- Ezustekoak: Ezustekoren bat gertatuz gero, antolatzaileen esku egongo da zer egin erabakitzea.
10- Partaideen irudiak: Jarduera publikoa izanik, bai prentsan eta bai Federazioaren edo elkarte antolatzailearen webguneetan argitaratzeko bideo eta argazkiak aterako dira. Hala ere, umeen arduradunak argazkiak ez publikatzea eskatu dezake, bertan edo gmf-administrazioa@kirolak.net helbidean.
11- Aforoa: Rokodromoko gehienezko aforoa 100 partaidekoa da. Beraz, izen-ematen dutenen kopuruak aforoa gaindituko balu, partaideak 2 txanda desberdinetan banatuko dira, 9:30etan lehenengoa eta 11:30etan bigarrena izanik.
12- Oharra: Izen-emate libreak antolaketako baldintzak onartzea dakar.
0 Comments